Repsol Fundazioak “Energia kontzientziaz” hezkuntza-programaren edizio berria abiarazi du

Ikasle taldea esperimentua egiten.
Ikasle taldea esperimentua egiten.
Repsol Fundazioak “Energia kontzientziaz” hezkuntza-programaren edizio berria deitu du, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleei energia-baliabideen erabilera eraginkorragoa egiten irakasteko asmoz.

Irakasleen laguntzaz, ikasleek beren ikastetxeen auditoretza energetikoaren simulazioa egingo dute, eta horrela, keinu txikien bitartez energia-kontsumoen fakturetan aurrezten ikasiko dute. Gainera, txostenik onenek “Energia kontzientziaz” lehiaketan parte hartu ahal izango dute, eraginkorasun handiagoa lortzeko proposamenak azalduz. Bi ikastetxerik onenek diruzko saria jasoko dute auditoretzan zehaztutako hobekuntzak abian jartzeko.

Horrez gain, Repsoleko boluntarioek proiektu honetan duten parte-hartzea ere nabarmendu behar da, eskola-egun osoa partekatuko baitute ikasleekin. Boluntario gehienak energia-konpainiako profesionalak dira eta hainbat esperimentu eta dinamika egingo dituzte ikasleekin batera.

Repsol Fundazioak beharrezko material guztiak banatuko ditu eta parte-hartzea doakoa izango da. Deialdia Madril, Murtzia eta Kantabria autonomia-erkidegoetako, A Coruña, Ciudad Real eta Tarragona probintzietako eta Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxeei zuzenduta dago.

Ikastetxeak urriaren 15era arte inskriba daitezke heziketa-programa honetarako fundacionrepsol.com webguneko formularioren bitartez, eta bertan, “Energia kontzientziaz” ekimenean parte hartzeko baldintzak ere kontsulta ditzakete.