Repsolek aire akrobazien erakustaldia eskainiko du La Arena hondartzan Petronorren 50. urteurrena ospatzeko

Repsolen hegazkinak ikuskizunean zehar.
Repsolen hegazkinak ikuskizunean zehar.
Petronorren 50. urteurreneko ospakizunen barruan, Repsolen hegaldi akrobatikoko taldeak erakustaldia eskainiko du ostiralean, uztailak 13, Zierbenako La Arena hondartzan, 18.00etatik 20.00etara bitartean. Hamarkadatik gorako esperientzia dutela, pilotuek aire-ikuskizun aparta eskainiko dute bi hegazkin txikiren laguntzaz, bertaratutakoak zur eta lur utziko dituzten hegaldi zirraragarriak osatuz.

Munduko onenetakoak diren Cástor Fantoba, Anselmo Gámez eta Juan Velarde pilotuek 2009an sortua, Bravo3 Repsol taldeak publiko orokorrari hurbildu ohi dio hegaldi akrobatikoaren mundu berezi eta zirraragarria. Egun, taldea arras ezaguna da mundu osoan eta jardunean dabilen Sukhoi formazio bakarra da.

Bravo3 taldearen programak ez dauka zerikusirik edozein beste erakustaldirekin, prestazio handiak dituzten bi hegazkin erabiltzen baititu, formazio itxian, estilo libreko figura arras ikusgarriak konbinatuz: edukietan eta pilotatze-mailan parekorik ez duen konbinazioa.

Prentsa oharra, hemen.