Repsolen hegazkinek aire akrobazien erakustaldia eskaini dute La Arenan

Repsolen hegazkinak aire akrobaziak egiten, La Arenan.
Petronorren 50. urteurreneko ospakizunen barruan, Repsolen hegaldi akrobatikoko taldeak erakustaldia eskaini zuen atzo arratsaldean La Arena hondartzan.

Bi orduz, Bravo 3 Repsol hegaldi akrobatikoko taldeak aire-ikuskizun aparta eskaini zuen, bi hegazkin txikiren laguntzaz. Bertaratutakoak zur eta lur utzi zituen hegaldi zirraragarriak osatuz La Arena hondartzan.

Munduko onenetakoak diren Cástor Fantoba, Anselmo Gámez eta Juan Velarde pilotuek 2009an sortua, Bravo3 Repsol taldea, egun, arras ezaguna da mundu osoan eta jardunean dabilen Sukhoi formazio bakarra da.