3. Plantako galdara-etenaldia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur goizean zehar, hilak 20 eta astelehena, 3. Plantako galdara bat gelditzeari ekingo zaiola. Berriro abian jartzea ostegunean egitekotan da, abuztuaren 23an. Ez du ekoizpenean eraginik izango.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.