Ez da isurketa gehiagorik egingo Barbadun ibaian

Muskizko EDAR araztegia
Hiru urtetik beherako epean, Muskizko HUAk (Hondakin Uren Araztegia), Petronorrek 1999az geroztik erabiltzen duen Punta Luceroren kanpoaldeko gune berean isuriko du araztutako ura. Aurrerantzean ez da isurketarik egingo Barbadun ibaian.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Muskizko arazketa eta saneamendu sistema orokorra hobetuko du, eta horren harira, 17,6 milioi euroko aurrekontua onartua du, 1998an Bizkaian abiarazi zen lehenengo HUA hau handitzeko.

15.700 biztanleko ingurunearen ur araztua (bizitoki, zerbitzu nahiz industrietakoa) eta Petronorrena La Caldera deritzon Punta Luceroko leku berean isurtzea da proiektu berriak dakartzan aldaketa nagusietakoa.

Honela, Muskizko HUAk, Petronorrek duela ia 20 urtez geroztik (1999) egin ohi duen kanpoko isurketarekin bat egin du, eta honi esker, aurrerantzean ez da isurketa gehiagorik egingo Barbadun ibaian.