Zierbena Ondarroako Banderaz jabetu… behingoz!

Txapela, cava eta ikurrina, garaipenaren ikur
Ondo merezita irabazi zuen Zierbenak XXXIX. Ondarroako Bandera, larunbat arratsaldean Arrigorriko hondartzaren aurrean jolastu zen estropada estuan. Azken-azken txanpan irabazi zuten galipoek, oriotarren kaltetan.

Zierbenak lortu zuen horrela aurtengo Eusko Label Ligako lehen bandera. Poztasun handiz esan behar, eta ez, behintzat, ezustean, galipoek bost alditan geratu dira-eta honezkero bigarren eta beste hiru bider hirugarren. Oraindik zazpi jardunaldi falta dira Liga amaitzeko, Zierbena hirugarren dago sailkapen nagusian, eta zehatz-mehatz esan daiteke aukera dezente gehiago dituela bigarren amaitzeko, laugarren geratzeko baino. Sekulako denboraldia, zorionak!

Ezustea eman duena gaur Cabo trainerua izan da. Borioko (Galizia) Cabo de Cruz Arraun Taldearen traineruak, Urdaibaik baino 12 ehunen gutxiago behar izan du mugara heltzeko eta Hondarribiko Banderaz jabetzeko.