Bilbok Estatuko dibulgazio zientifikoko ekitaldirik handienaren eskutik

Pedro Miguel Etxenike, Ignacio Pérez eta Maia García-Vergniory, gaur goizean.
Pedro Miguel Etxenike, Ignacio Pérez eta Maia García-Vergniory, gaur goizean.
Bilbok zientzia arnastuko du irailaren 13tik 16ra bitartean Naukas 2018 izeneko Estatuko dibulgazio zientifikoko ekitaldirik handienari esker. Topaketa hau Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako hamabostaldi zientifikoaren eskutik iritsiko da Bizkaiko hiriburura. Naukasen proposamenak zientzia, eszeptizismoa eta umorea bilduko ditu, gazte eta helduei zuzendutako berariazko jardueretan nahiz txikienentzat antolatutako jardunaldi berezian.

Naukas 2018 Bilboko Bizkaia Aretoan aurkeztu dute gaur, Pedro Miguel Etxenike fisikariak eta topaketan hizlari gisa parte hartuko duen Maia García-Vergniory DIPCeko ikertzailea tarteko izan dituen ekitaldi baten bidez.

Etxenikek Naukasen apustua nabarmendu du “zientzia era erraz baina zorrotzean igortzen duelako, eta hori oso garrantzitsua da, XXI. mendeko cultura zientifiko-teknologikoa izango delako”.

García-Vergnioryk, bere aldetik, Naukasen lana azpimarratu du “zientzialariek gizartearen laguntza behar dugu ikertzen jarraitu ahal izateko. Aurrerapen zientifikoen dibulgazioa elkarrenganakoa izan behar da, guztiok disfrutatu dezagun”.

Aurkezpenean, topaketa hau bilduko duen Bizkaia Zientzia Plaza deritzon hamabostaldi zientifikoaren programazioa ere aurreratu dute.

Gainera, Naukas 2018ko programazioaren barruan, Pedro Miguel Etxenike protagonista duen “El secreto de la Naturaleza” dokumentala estreinatuko da.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta, Bizkaia Zientzia Plaza deritzon hamabostaldi zientifikoaren barruan antolatuko da ehun bat hizlariren parte-hartzeaz, zientziaren mundua umeei, gazteei eta helduei hurbiltzeko asmoz. Bizkaiko hamabostaldi zientifikoa Petronorren eta beste hainbat erakunde eta entitateren babespean antolatuko da.