Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleak, Petronorren

Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV-EHU) ikasle taldea, Petronorren.
Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV-EHU) ikasle taldeak Petronorren instalazioak bisitatu ditu.

Muñatonesen, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna Findegiari eta finketa prozesuari buruzko hitzaldi laburra eskaini ostean, ikasleak Itziar Salces Kalitate zein Ingurumen teknikariarekin izan dira. Itziarrek Petronorren egiten diren ingurumen kontrolei, Ingurumen Baimen Osotuari eta, soinu eta usainari dagokionez, inguruan eragozpenak saihesteko garatzen ari diren hobekuntzei buruz informatu die.

Ondoren, Findegiaren instalazioak bisitatu dituzte, bereziki 1\2 Plantako Kontrol Gela. Jardunaldia Luzero Puntako Itsas-terminalean amaitu da.