Ehunka pertsonek Sokorroko Ama omendu dute

Sokorroko Ama San Nikolas Barikoaren elizarako bidean.
Ehunka pertsonek Sokorroko Amari omenaldia eskaini zioten pasa den larunbatean, Pobeñako ermitatik San Nikolas Barikoaren elizara egiten duen ohiko prozesioaz.

Bere arroparik onenak jantzirik eta txistulari taldearekin batera, Sokorroko Ama ermitatik irten zen, prozesioan, San Nikolas Barikoaren elizarako bidean. Ohikoa denez, Pobeñako zahar etxetik pasatu zen, arrosa petaloak bota eta aurreskua dantzatu zitzaion.

Azpimarratu beharra dago gainera, aurten txartelen zozketarekin lortutako dirua ermitaren berriztapenerako erabiliko dela.