La Arenaren ura bikaina da

La Arena hondartza.
La Arena hondartza.
La Arenaren uraren kalitatea “bikaina” da, hondartzarena “ona”, horregatik bainua librea da. Bizkaiko Bainu Eremuen Osasun Kontrolerako azkenengo programak honela egiaztatzen du.

Informe horren arabera, La Arenaz aparte, uraren kalitatea “bikaina” da hurrengo hondartzetan: Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Atxabiribil-Arrietara, Muriola, Plentzia, Gorliz, Bakio, Aritzatxu, Laida (itsasoa), Laga, Ea, Ogella eta Karraspio (erdiko gunea).

Las Arenasen, Armintzekoalden, Laidako itsasadarrean, Isuntzan eta Arrigorrin ura “ona” da. Laidatxun eta Karraspioko itsasadarrean “nahikoa”.