Petronorren batzartu da APDren iparraldeko zuzendaritza

APDren Zuzendaritza Batzordea, elkartearen kideekin batera, Petronorren.
Zuzendaritzaren Garapenerako Elkartearen iparraldeko Zuzendaritza Batzordeko kideek Petronorren egin dute gaur aldizka antolatu ohi duten bilera, Emiliano López Atxurra konpainiaren presidentearen ongietorria jaso ondoren, eta Kontrol Gela berria nahiz Muñatoizko gaztelua bisitatzeko aukera ere izan dute.

Kantabria, Euskadi eta Nafarroa barne hartzen dituen APDren iparraldeko zuzendaritza hiru hilean behin batzartu ohi da bazkideren baten egoitzan, eta oraingoan, bilera Petronorren egitea erabaki du, 1968an eratutako findegiaren 50. urteurrenarekin bat eginez.

Elkartearen berezko gaiak jorratu eta fintze arloko instalazioen zati bat bisitatu ondoren, APDren beste bazkide batzuekin batera, Emiliano López Atxurrak labur-labur hitz egin die konpainiaren estrategia multienergetikoa azaltzeko, eta José Ignacio Zudairek, Petronor Innovacionen arduraduna den aldetik, epe labur eta ertaineko planak aurreratu dizkie.