Uraren kalitatea “bikaina” da La Arena hareatzan

La Arena hondartza, ilunabarrean
Uraren kalitatea “bikaina” da La Arena hareatzan, Muskiz inguruan zein Zierbena aldean, eta beste horrenbeste Bizkaiko hondartzarik gehienetan, hau da: Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Bakio, Aritzatxu, Laida (itsasoko partea), Laga, Ea, Ogella eta Karraspio (erdialdea) hareatzetan.

Honelaxe bermatzen du Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, abuztuaren 31an egindako, Bizkaiko Bainu Eremuen Kontrol Sanitariorako Programak. Txosten honen arabera egoera “ona” da Las Arenas (Getxo), Armintzekoalde (Lemoiz), Laida (itsadarrean), Isuntza (Lekeitio) eta Arrigorri (Ondarroa) hondartzetan. “Nahikoa” besterik ez, ostera, Laidatxu (Mundaka) eta Karraspioko (Mendexa) itsadarrean.

Bainua libre da Bizkaiko hondartza guztietan eta beraien kalitatea,“ona”.