Zinema, energia eta segurtasunerako garapen teknologikoak

San Sebastián (Tecnalia), Ormazabal (Tabakalera), López Atxurra (Petronor), Bayona (zinegilea) eta Rebordinos (Zinemaldia).
“Zinemaldia & Technology” izenburua darama Donostiako Zinemaldian, Tabakalera, Tecnalia eta Petronorren lankidetzaz, zinema munduaren eta teknologia berrien arteko topaketa sustatzeko eratu den jarduera berriak.

“Zinemaldian, teknologiara hurbiltzeko interes handia izan dugu beti, baina ez genuen hurbilketa horretarako beharrezko ezaguerarik. Petronor Innovacion eta Tecnaliarekiko bat egite honek esparru horretan aurrera egiteko aukera eskainiko digu”,  azaldu zuen sarrera gisa Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariak.

Emiliano Lopez Atxurra Petronorren Presidentearen esanetan, “zazpigarren artea Parisen sortu eta zinemaren industria New Yorken eratu bazen ere, teknologia berrien garapenak, ezin pentsatuzko efektu bisualak sortzeaz gain, hasieran zinemarako asmatuak ziren aplikazioak energia eta segurtasuna bezalako esparruetan garatzea ere ahalbidetuko du”.

Edurne Ormazabal kultura garaikidearen nazioarteko zentroko zuzendari nagusiak ziurtatu duenez, “jardunaldi honek lan-ildo berria bezain interesgarria ireki digu Tabakaleran”. Partaide guztiek bat egin zuten “Zinemaldia & Technology”  jarraitzeko bokazioaz sortua dela adierazterakoan.