Zinemaldia, Tecnalia eta Petronor, elkarrekin aztertzen zer eragin duten teknologia berriek ikus-entzunezko sektorean

Joseba Laka, José Luis Rebordinos eta Emiliano López Atxurra, gaur goizean.
Aurrerapen teknologiko berriak, haien aplikazio posibleak eta sorkuntzan zein negozioan agertzen diren aukerak bertatik bertara ezagutzeko, bat egin dute Donostiako Zinemaldiak, Tecnaliak eta Petronorrek, eta zinemaren eta IKTetako berrikuntzaren arteko topagunea eraikitzea xede duen Zinemaldia & Technology jardunaldi berria jarriko dute martxan.

Zinemaldia & Technology irailaren 23an da egitekoa, Tabakalerako patioan (Mandaseko Dukearen pasealekua 52, Donostia). Teknologoentzako, zinegileentzako eta industria zinematografikoko profesionalentzako topagune izango da ekitaldia. Sektore horretara teknologia eramaten ari diren eragile publiko eta pribatuak ere bilduko ditu jardunaldiak.

Gaur goizean sinatu dute ekimen aitzindari hori bultzatzeko lankidetza-hitzarmena Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinosek, Tecnaliako IKTen zuzendari Joseba Lakak eta eta Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak.

Rebordinosek adierazi duenez, “teknologia berriak zinema aldatzen ari dira, eta aldaketa horiek zinemaldiei ere eragiten diete, batez ere gailu elektroniko berriek, banaketa-plataformek eta telebistaren funtzioak”.

Lakak azaldu duenez, berriz, “teknologia izango da, geroz eta gehiago, ekoizpen berrien eta haien ustiapen komertzialaren bereizgarri nagusia”.

“Zinemaldia, ezagutzen dugun zinema industria bultzatzeko plataforma ezinhobea da. Baita, etorkizunean, zinema Euskadiko eskaintza tekonologikoaren bezero izateko erraminta ere, zientzia eta teknologiako euskal sistemak dituen gaitasunak aprobetxatuz”, adierazi du Lopez Atxurrak.

Pentsa Oharra, hemen.