Bilboko Itsas Museoaren boluntario eta laguntzaile taldeak Petronor bisitatu du

Bilboko Itsas Museoaren boluntario eta laguntzaileak, Petronorren.
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren boluntario eta laguntzaile taldeak Findegiaren instalazioak bisitatu zituzten atzo.

Bisitariek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunaren azalpenen bidez.

Gainera, ohikoa denez, instalazioetan zehar zirkuitua egin zuten, findegiaren kontrol gela berria bisitatu eta Luzero Puntako itsas-terminalera gerturatu ziren.