Brufau-k trantsizio energetikoa Europaren lehiakortasunarekin bateragarria egin behar dela nabarmendu du

Antonio Brufau Repsolen presidenteak, konpainiak antolatutako “Energy for Europe” hitzaldi-zikloaren laugarren edizioa inauguratu du Bruselan, eta bertan, trantsizio energetikoa erraztuko duten araugintza arloko neurriak hartzeko premia defendatu du, baina Europako industria energetikoaren lehiakortasunari eutsiz.

Elżbieta Bieńkowska Barne Merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEen komisario europarra eta beste europarlamentari batzuk tarteko izan dituzten jardunaldi hauetan, Repsolen Presidenteak gas naturala defendatu du berriz ere CO2 isurketen epe laburreko murrizketa-helburu globalak lortzeko funtsezko oinarri bezala eta, energia berriztagarriekin batera, elektrizitatearen sorkuntzan ikatza ordezkatzen lagunduko duen giltzarrizko energia-iturri bezala.

Era berean, Brufau-k funtsezkotzat jo du berritzen eta teknologia berriak garatzen jarraitzea, finantzaketa iraunkorraren bitartez, ingurumenaren ikuspegitik iraunkorragoa izango den eredu eraginkorragoa eta dinamikoagoa lortzen lagunduko duen trantsizio energetikoa bermatzeko.