Elorrieta Errekamari LHIIren ikasle zein irakasleek Petronor bisitatu dute

Elorrieta Errekamari LHIIren ikasle zein irakasleak, Petronorren.
Elorrieta Errekamari LHIIren Laborategi Eragiketen Erdi Mailako Graduko ikasle zein irakasleek Petronor bisitatu dute, findegi-prozedura eta findegiaren instalazioak bertatik bertara ezagutzeko.

Petronorren historiaz eta fintze prozesu konplexuaz informatzeaz gainera, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunak findegiaren instalazioak erakutsi zizkien, bereziki kontrol gela berria.

Bisitaldia Luzero Puntako Itsas-terminalean amaitu zen. Bertako instalazioak ezagutu zituzten eta petrolio gordinaren hustuketaz mintzatu zitzaien.