Kontratista baten erreskatea 50 metroko altueran

Erreskatearen irudia.
Bizkaiko Foru Aldundiaren suhiltzaileek altuerako erreskatea egin dute gaur Petronorreko langile kontratista bat jaisteko. Gerrialdeko kontusioa dela eta, langileak ezin izan du berak bakarrik behera itzuli. Jaitsi ostean osasun zentrora eraman dute erradiologia-azterketa egiteko.

2. Konbertsioko ET3-T2 dorrearen goiko plataforman zegoen langilea, 50 bat metrotara. Gaur goizean igo da pintura-lanak egiteko. Gerrialdeko kontusioa izan ondoren eta katu-eskaileretatik ezin zenez jaitsi, eskailera teleskopikoa duen suhiltzaile taldearen laguntza eskatu da.

Guztia eguerdia baino pixka bat lehenago gertatu da, eta izan ere bertan izan dira Osakidetzaren anbulantzia eta Ertzaintza.