Kubako enbaxadoreak Petronor bisitatu

Emiliano López Atxurra, Gustavo Machín eta Janet Fernández, Petronorren.
Gustavo Machin jaunak, Kubako Errepublikaren enbaxadorea dena Espainian, bisitatu du Petronor, non harrera egin dio Emiliano Lopez Atxurra presidenteak.

Elkarrekin izan duten lan-bileran zehar, Lopez Atxurrak azaldu dio Kubako gobernuaren ordezkariari enpresaren egoera zertan den, Petronor sortu zeneko 50. Urtebetetzearen inguruko ekitaldiak adierazi eta energia-eraldaketaz findegiak dituen etorkizun-egitasmoen berri eman. Ondoren, Manu Núñez Ingenieritza eta Garapen zuzendariaren laguntzaz, enbaxadoreak findegiko instalaziorik nabarmenenak ezagutu ditu, Kontrol Areto berri tarteko.

Une oro, Machin jaunak lagun izan du Janet Fernández Padilla, enbaxadako Ekonomia eta Merkataritza aholkularia.