Mondragon Unibertsitatearen ikasleak Findegian bisitari

Mondragon Unibertsitatearen ikasleak, Findegian.
Mondragon Unibertsitatearen ikasle taldeak Petronor bisitatu du, findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko eta instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatzeko asmoz.

Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna haiekin izan zen bisitan zehar. Findegiko jardueraren berri zehatza eta Petronorren historia azaldu zien eta, ondoren, findegitik ibilaldia eskaini zien, bereziki, kontrol gela berria erakutsiz.

Ohikoa denez, bisitaldia Luzero Puntako Itsas-terminalean amaitu zen.