Petronorrek 18 operadore berri kontratatuko ditu

Familia argazkia operadore berriekin.
Petronorrek, Lanbide eta Somorrostro Irakas-gunearen kolaborazioarekin, egindako azkeneko Planta Kimikoko Operadore ikastaroa amaitu duten 18 ikasle kontratatuko ditu.

13 hilabetetan zehar 20 ikasleek heziketa teorikoa jaso dute eta Petronorren praktikak egin dituzte. Horietatik 18 (7 emakume eta 11 gizon) urriaren 15etik aurrera Findegian lan egiteko kontratatuak izango dira. Ikasle hauek, kurtsoa gainditzeagatik lortzen den ziurtagiriaz gainera, ingurumen kudeaketan profesionaltasun ziurtagiri ofiziala lortu dute.

Azpimarratu beharra dago ikasleen %50a (9 pertsona) inguruko herrietakoak direla (Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena).

Petronorreko Muñatones Jauregian izandako ekitaldian Miguel Gutiérrez findegiaren zuzendari nagusiak haien esfortzua txalotu du, “esfortzu hori mantendu edo handitu behar duzue orain”.

Ildo beretik José Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak ikasleei erantzukizuna eskatu die, “Petronor taldea zein proiektuarekin erantzukizuna. Hau beste 50 urte funtzionatzeko guztiok egin behar dugu arraun”.

Javier Laiseca Irakas-gunearen zuzendariak, bere aldetik, hurrengoa azaldu die: “pertsonal zein profesionalki hazteko modu berria irekitzen zaizue, ez zarete bakarrik profesional onak izan behar, ere pertsona onak izan behar zarete”.

Amaitzeko, José María Montserrat Ekoizpen zuzendariak Petronor erreferentziazko energia enpresa izan nahi duela esan die, eta horretarako, haien beharra izango dutela.

Orain Petronorrek operadore ikastaroaren XVIII. edizioarekin dago, eta barnerakuntza berri honekin 416 dira guztira kontratatu diren ikasleak.