Petronorrek eta Repsol Fundazioak gizarte-proiektuetarako laguntza-deialdi berria zabaldu dute

Petronorrek eta Repsol Fundazioak Zierbena, Muskiz eta Abanto-Zierbenaren inguruko kolektibo ahulen bizi-kalitatea hobetzen lagun dezaketen gizarte-proiektuak bultzatzeko deialdi berria abiarazi dute. Deialdiarekin bat egiten duten proiektuek 15.000 eurorainoko laguntza jasoko dute, aukeratutako proiektu guztien artean.

Hauexek dira lehentasunezko ekintza-ildoak: kalte-arriskuan dauden pertsonei laguntza eta babesa ematea, eta desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea eta independentzia sustatzea.

Laguntza hauek eskatu nahi dituzten erakundeek irabazi-asmorik gabekoak izan behar dute, beste hainbat eskakizunen artean. Laguntzak eskatzeko epea urriaren 31ra arte dago zabalik.

Informazioa eta oinarriak, hemen.