Simulazio bikoitza asteazkenean

Petronorrek hurrengo asteazkenean, urriak 31, barneko larrialdi simulazioa egingo du, Seveso araudi europarraren arabera, eta ez du kanpoan eraginik izango.

Barneko simulazioarekin batera, Segurtasun Sailak egun berean Kanpoko Larrialdi Planaren aktibazio-simulazio bat egingo du eta horrek eragingo du, besteak beste, larrialdi kimikoaz abisatzeko sirenen sarea ere aktibatzea, eta Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbena Udalerriei eragingo die.

Segurtasun Sailaren jarduerari 10:00etan emango zaio hasiera eta simulazio bat izango da, hau da, herritarren gaineko eraginik ez du izango, baina larrialdietako zerbitzuek kudeatuko dute une oro.

Haren helburu nagusia izango da horrelako gertakarietan parte hartzen duten baliabide desberdinen arteko koordinazioa ebaluatzea eta hurbil dauden herritarrak alarma-sistema horietara ohitzea, Seveso araudiaren menpeko industria kimikoetan gerta daitezkeen ihes toxikoekin lotutako istripuei aurre egiteko, araudi horrek substantzia arriskutsuekin lotutako istripu larrien prebentzioa arautzen baitu.

Informazio guztia, hemen.