Tele 7k “Protagonistak” omendu ditu Muskizen

Muskizko "Protagonistak" atzoko ekitaldian.
Tele 7k “Protagonistas” telesaioan parte hartu duten 6 muskiztarrak omendu zituen atzo Meatzari Aretoan Petronorren babespean antolatutako galan.

Txomin eta Carlos Bargos, Arantza Landeta, José Antonio de la Peña, Pilar Dorrio eta Luisma Rojo dira Cynthia Laiseka kazetariak Tele 7ko saioan elkarrizketatu dituen protagonistak. Den-denak, hainbat elkarte eta jardueratan izandako inplikazioagatik nahiz herriari egindako ekarpenagatik, “Muskizen balio berezia duten pertsonak” dira.

Familia giroko gala dinamiko horretan, 6 muskiztar hauek egindako lanaren esker oneko oroigarria jasotzeaz gain, haien istorioetako nahiz programan egindako elkarrizketetako unerik onenak gogoratu zituzten. Amaiera paregabea Tele 7ko “Protagonistas” saioaren Muskizko edizioarentzat.