Dantza eta pinturaren arteko elkarrizketa

Kukai Dantza, atzo, Arte Ederren Museoan.
Kukai Dantza Taldeak ohiko ez den ikuskizun horietako bat eskaini zuen bart Bilboko Arte Ederren Museoan. Inor hotz uzten ez duten ekitaldi horietakoa. Petronorren 50. Urtebetezea ospatzeko bildutako “68aren ostean” deitu erakusketaren baitan eratu zen, museoaren hainbat gelatan zehar.

Euskal dantza herrikoiak abiapuntutzat hartuta, dantzariek museoaren eraikin modernoko agertokian garatu zituzten zenbait koreografia eta inprobisazio, erakusketako artista plastikoen obrekin elkarrizketa eraginez.

Sekulako dantza garaikideko ikuskizuna, Jon Maya dantzari eta koreografoak 2001ean sortutako Kukai Dantza taldeak ekina, egina eta eragina.