Petronorrek 2018aren balantzea egin du Urteko Koordinazio Jardunaldian

Petronorren Urteko Koordinazio Jardunaldian parte hartu zutenen talde argazkia.
Petronor urteko koordinazio jardunaldia egiten ari da gaur BECen, konpainiaren egungo egoera aztertu eta, erronka berriei aurre eginez, etorkizunean eman beharreko pausoak zehazteko. Konpainiaren sail desberdinetako 330 pertsona inguru parte hartzen ari dira topaketan.

Goizeko programa María Victoria Zingoni Downstreameko zuzendari nagusiaren eta Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentearen agerraldiekin abiatu da. Egungo testuinguru estrategikoaren azterketarekin batera, Repsolek oro har eta Petronorrek bereziki gainditu beharko dituzten etorkizuneko erronkak aurreratu dituzte. Miguel Gutiérrez findegiko zuzendariak 2018ko emaitza eta lorpen nagusiak zehaztu eta aurten gauzatutako ekintzarik garrantzitsuenak aurkeztu ditu, helburu berriekin batera. Segurtasuna eta ingurumena; eragiketak; ingeniaritza, fidagarritasuna eta mantenimendua; eta berrikuntza ere aztergai izan dira gaur goizean.

Atseden labur baten ondoren, José María Zamora futbolari ohiak eta Emilio Duró hizlari eta aholkulariak zenbait hitzaldi eskaini dituzte “besteengandik ikasiz” lemapean. Arratsaldean, jardunaldiari jarraipena emanez, “elkarrekin lanean” delako jarduera egingo da 50. urteurren hau ixteko.