Petronorrek “68aren ostean” erakusketa aurkeztu du Arte Ederren Museoan

Emiliano López Atxurra, aurkezpenean zehar.
Emiliano López Atxurra, aurkezpenean zehar.
Petronorren 50. urteurrena dela eta, gaur aurkeztu da Bilboko Arte Ederren Museoan, “68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018”  erakusketa antologikoa, euskal artearen bost hamarkadaren azterketa egiten duena.

Ia-ia 150 obra (pintura, eskultura, argazkigintza, bideoartea eta paperaren gaineko obra) eta zenbait belaunalditako 100 artista inguru biltzen dituen hautaketa zabal honek aukera emango du, batetik, ezagutzeko artea modernizatzeko zein modu egon ziren azken mende aldaketan inguru berezi honetan, eta, bestetik, baloratzeko hemen hasi diren ibilbide pertsonal zein kolektiboek zer garrantzi izan duten Estatu mailan eta nazioartean.

Aurkezpenean zehar, Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteak hurrengoa aipatu du: “Petronorrentzako 50 urte hauek ezin ziren ospatu arimaren bihotza ukitu barik, ez baitago arimarik gabeko enpresarik, ezta gizarte erantzukizun eta gizarte dibidendurik. Kultura pertsonen eta edozein estatuko arima da”.

Erakusketa irekita egongo den bost hilabeteetan, publikoari urte hauetako aldaketa politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak artearen ikuspegitik aztertzeko aukera eskainiko dioten askotariko ekitaldi osagarriak antolatuko dira; hala nola, zinema, musika eta hitzaldi zikloak edota hezkuntza-programa zabala.

Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendariak, bere aldetik, eskerrak eman dizkio Muskizko findegiari, “proiektu hau Petronorrik gabe eta Emiliano López Atxurraren bizigarri pertsonalik gabe ezin litzateke posible izango. Eskerrik asko abentura honetan sartzeko gugan izan duzuen konfiantzagatik”.

Prentsa oharra, hemen.

Bideoa, hemen.