Petronorrek Elikagai Bilketa Kanpainan parte hartuko du aurten ere

Petronorren boluntario taldea Findegian prestatu diren bilketa guneetako batean.
Petronorrek, azaroaren 23tik 30era bitartean, Elikagai Bilketa Kanpainan parte hartzen ari da, FESBAL Espainiako Elikagai Bankuaren Federazioa laguntzeko.

Ekintza solidario honetan parte hartu nahi duenak oliba olioa, esne osoa, hegalabur kontserbak, lekaleak, gailetak edo haurrentzako elikagaiak utzi ditzake Findegian prestatu diren bilketa guneetan: Sarbide Kontrol Nagusia, 10. Guneko Sarbide Kontrola eta Bulego Orokorren Sarrera. Petronorren lortutako guztia gure inguruko familia kalteberei emango zaie, FESBAL Bizkaian duen Elikagai Banku baten bitartez.

Gainera, nahi baduzu, SMS Solidarioaren bidez lagundu dezakezu, 28011 zenbakira HAMBRECERO testua bidaliz. Mezuak 1,20 euro kostatzen du eta guzti guztia FESBALi emango zaio.

Parte hartu!