Petronorrek Zubi Esekiaren 125. urteurrena ospatuko du

"Zubia” herri-antzezlanaren antolatzaile, partaide eta babesleen familia-argazkia.
Zubi Esekiaren 125. urteurrenaren kariaz eta Petronorren mende erdiko ospakizunekin bat eginez, findegiak lankidetza-hitzarmena sinatu du Harribola Kultura Elkartearekin, abenduaren 16an, 18:00etan, Portugaleteko Zubi Alde Kiroldegian estreinatuko den “Zubia” herri-antzezlana aurrera ateratzeko.

“1893an, Bilboko Itsasadarrak bi bazterren arteko oztopo geografiko eta soziala izateari utzi zion zubiari esker. Zubiak beltza izateari utzi zion duela urte batzuk Somorrorostro Gorriaz apaintzeko. Hain zuzen ere, Somorrostroko meatzaldean eraiki zen duela 50 Petronor konpainia, gizarte-eraldaketaren muin eta energia bihurtu ziren behialako burdin-meategien gainean. Orain, beste aro energetiko batean gaude, baina Bizkaiko zubia buru duen komunitatearen esparrua eta garapena partekatzeko betiko bokazioari oratuta”,  adierazi du Manu Núñez Petronorren Ingeniaritza eta Garapen arloko zuzendariak aurkezpenean zehar.

Harribola Kultura Elkarteko Eneritz Mansicidorrek diziplina eszeniko anitz lotuko dituen espektakulua izango dela azaldu du,  “euskal kulturaren baitan kokatu dugu gure ikuskizuna; dantza, musika, kantua, bertsolaritza eta antzerkia. Helburua, itsasadarraren konkista kontatu, kantatu, antzeztu, dantzatu, poetizatu eta musikatu, Portugalete, Bizkaia eta Euskal Herriko eremu handi bateko ideiak, ekonomia eta pentsaera aldatzea lortu baitzuen”. Elkarteko laguna den Luis Colinak, 250 pertsona baino gehiagoren partaidetza izango duen, ekimen honek ideia  “indartsua, sinbolikoa eta ezohikoa”  dela esan du, eta erakunde, gizarte talde eta bereziki Portugaleteko biztanleen laguntza eskertu du.

Mikel Torres Portugaleteko alkateak eta Lorea Bilbao Kultura diputatuak, beraien aldetik, ekitaldi esanguratsu hau antolatzeagatik beraien eskerrak ere eman dizkiete antolatzaileei.

Bideoa, hemen.