AK3 Unitatea berriro ere abian

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera AK3 Alkilazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, egin beharreko mantentze-lana amaitu ostean.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.