Bi mila hegazti baino gehiago bildu dira Abanto-Zierbenan

ExpoAves azoka.
ExpoAves izeneko Euskadiko hegaztien erakusketarik handiena Abanto-Zierbenara itzuli da pasa den asteburu honetan, inoiz baino hegazti gehiago bilduz itzuli ere, eta bertako ostalaritzaren partaidetza zabalaz gain, nekazaritzako elikagaien azoka eta haurrentzako tailerrak eskaini ditu.

Meatzaldeko udal honek eta Enkarturrek Petronorren laguntzaz antolatutako azokak hainbat espezietako 2.400 hegazti inguru eta Euskadiko, Estatu osoko nahiz Frantziako 250 bat hegatizain bildu ditu Gallartako Txikito pilotalekuan eta ondoko Blasco Ibañez parkean karpa baten azpian gehitutako esparruan. Horren harira, zenbait ikuskizun eta haurrentzako tailerrez gain, nekazaritzako elikagaien azoka ere eratu zen, ziurtatutako produktuen 15 saltokik osatutakoa.

Epaileek –hamalu autonomia-erkidegotatik eta Frantziatik etorrita— hegaztien edertasuna eta bestelako dohainak balioztatu behar izan zituzten. Ehunka oilo bildu ziren topaketara, batzuk tamaina handiko-handikoak eta beste batzuk esku-ahurraren neurrikoak. Bertan, halaber, usoak, indioilarrak, anatidoak, txoriak eta abar izan ziren ikusgai, baita untxiak bezalako ugaztunak ere.

Aurten hirugarren edizioa egin duen azoka hau bertako ostalaritzari ireki zaio nahiatezko protagonista batez: arrautza. Hiru egunetan, zenbait establezimenduk arrautza-pintxoen sorta zabala eskaini zuten.