Bilboko Koralak Gabonetako kontzertua eskaini du Las Carrerasen

Bilboko Korala, gaur, Las Carreraseko San Pedro Elizan.
Bilboko Koralak Gabonetako kontzertu dotorea eskaini du arratsalde honetan, Las Carreraseko San Pedro Elizan, bertaratutako guztiak zutik jarriz.

Enrique Azurzaren zuzendaritzapean eta Alberto Sáezen piano musikaz, Koralak, Loli Hernández, Maialen Díez eta Estíbaliz Sánchez bakarlariekin, hamalau kanta aurkeztu ditu, “Ave Maria”, “Aita Gurea” edo “Cantique de Noël”, besteak beste.

Kontzertua Petronorrek eta Bilboko Sozietate Koralak, mota honetako kultura ekimenak sustatzeko helburuz, sinatutako lankidetza hitzarmenaren barne zegoen.