Ingeniaritza Eskolako Energia Iraunkorreko Ingeniaritza Masterreko ikasleak, Petronorren

Ingeniaritza Eskolako Energia Iraunkorreko Ingeniaritza Masterreko ikasleak, Petronorren.
Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako Energia Iraunkorreko Ingeniaritza Masterreko ikasleek Petronor bisitatu dute.

Ikasleek Findegiaren funtzionamendua eta historia gertutik ezagutzeko aukera izan dute, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunaren azalpenen bidez.

Ondoren, Petronorreko instalazioetan zehar ibiltzeaz gainera Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu dira.