Leire Nogales, PinoXXIO antzezlana ikusteko sarreren irabazlea

Leire Nogales.
Leire Nogales muskiztarrak datorren abenduaren 28an, arratsaldeko 17:00etan, Arriaga Antzokian taularatuko den Carlo Collodiren PinoXXIO antzezlana ikusteko lau sarrera irabazi ditu.

Leire, webgunean egiten genuen galdera zuzen erantzun eta gero, PinoXXIO obraz familiarekin disfrutatuko du. Antzezlana irakurketa pertsonal eta denboragabea da zeinetan pertsonaiak eta testuingurua XXI. mendean garaikide diren.

Muskiztar honek azaldu du zozketa ikusi zuenean Gabonetan bere semearekin disfrutatzeko familia espektakulu polita izango zela pentsatu zuela. Gainera, pozik aitortu du hasiera batean ez zuela sinesten saria irabazi izana eta zozketa hauekin kultura sustatzea  “oso ondo”   iruditzen zaiola aipatu du.

Ondo pasa!