Petronor Innovación, FIRST LEGO LEAGUE Euskadi lehiaketarekin

FIRST LEGO LEAGUE Euskadi lehiaketaren kartela.
Petronor Innovación FIRST LEGO LEAGUE Euskadi 2018-2019 denboraldiaren laguntzaileetako bat da, aurten hamargarren ediziora iritsi dena bi marka hautsita: 44 ikastetxe eta 1.500 ikasle parte-hartzaile EAEko hiru lurraldeetakoak. Parte hartzen duten ikastetxeen % 64 Bizkaikoak dira, % 16 Gipuzkoakoak eta % 20 Arabakoak. Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, antolatua, aurten ere nabarmenduko da Estatu osoan egiten diren 31 lehiaketetako handiena izateagatik.

Guztiak lehiatuko dira Euskadiko finalean: datorren otsailaren 16an izango da Gasteizko Europa Jauregian, hurrengo faserako sailkatzeko helburuarekin: Espainiako FIRST LEGO LEAGUE Final Handia.

FIRST LEGO LEAGUE nazioarteko hezkuntza-programa da, kirol-lehiaketaren formatua duena, zientzia eta teknologiarekiko gazteen interesa piztea bilatzen duena, baita mundu digitaleko gaitasunak garatu eta balioak (aurkikuntza, berrikuntza, inklusioa eta talde-lana) sustatzea ere. FIRST LEGO LEAGUE mundu osoko 98 herrialdetan izango da eta 500.000 gaztek baino gehiagok parte hartuko dute.

Edizio honetan, INTO ORBIT erronka tematikoari aurre egin behar diote ikasleek, eta espazioan bizitza errazteko soluziobide berritzaileak proposatu beharko dituzte.