Petronorrek 50. urteurreneko ekitaldiak errepasatu ditu egutegi berrian

2019ko egutegia.
50. urteurrenaren kariaz, Petronorrek ospakizun giroko hainbat jarduera eta ekitalditan parte hartu du. Horietako hamabi 2019ko egutegian bildu ditu.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak Euskalduna Jauregian eskainitako kontzertua, Kukai Dantza Taldeak Muskizko Meatzari Aretoan egindako ikuskizuna, Repsolen hegazkinek La Arena hondartzan egindako aire-akrobazien erakustaldia, konpainiaren 50 urteko historia errepasatu duen erakusketa ibiltaria, Bilboko Arte Ederren Museoko “68aren ostean” erakusketa eta Erregeak Petronorrera egindako bisita instituzionala dira findegiaren 50. urteurrenarekin bat eginik antolatu eta egutegian jaso diren jarduera eta ekitaldietako batzuk.

Horrez gain, egutegian islatu dira Petronorrek Zierbenako Kantauri Fest jaialdian, Fair Saturday ekimenean, Santurtzin antolatutako 2018ko Ibilaldian eta traineru estropadetako Petronor Ikurriñan izandako parte-hartzea, baita Zierbenako traineruari emandako babesa eta Somorrostro P.Z.-ko ikasleei ibilgailu elektrikoa fabrikatzeko eskainitako laguntza ere.

Guztira, 7.000 egutegi argitaratu dira findegiko langileen artean eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako etxeen artean banatzeko.

Egutegia, hemen.