Petronorrek enpresaren eraketa azaltzen duen Merkataritza Ganberaren liburuaren faksimila argitaratu du

Faksimilaren azala.
Petronorrek  “1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegación de Bilbao”  liburuaren faksimila argitaratu du, konpainiaren 50. urteurrenaren kariaz.

Jatorriz Bilboko Merkataritza Ganberak argitaratutako liburuaren zatikako kopia honetan, Petronor nola eratu zen eta portua nola garatu zen kontatzen da, Ganberak prozesu honetan izan zuen inplikazioarekin batera.

Faksimilaren 150 kopia inguru banatu ziren Petronorren sorreraren 50 urteurrena ospatzeko ekitaldian Bilboko Merkataritza Ganberan bildutakoen artean: Petronorreko Administrazio Kontseilua, Bilboko Merkataritza Ganberako Batzarra, komunikabideak eta bertaratutako interesdunak.

Nahi duenak hemen eta hemen ikusi dezake, edo PDFan eskuratu, hemen.