Petronorrek eta enpresa kontratistek 2018ko segurtasunari buruzko datuak aztertu dituzte

Jardunaldiaren argazkia.
Petronor eta findegiko lanetan parte hartu ohi duten 52 enpresetako kudeatzaileak Somorrostro Prestakuntza Zentroan bildu dira, urteko segurtasunaren arloko emaitzak aztertzeko, besteak beste.

Jardunaldiaren hasieran, eskerrak eman dizkiete urte hauetan guztiotan egindako ahaleginagatik, izan ere, ahalegin hori izan da Petronorren aurtengo 50. urteurrena ospatu eta konpainia euskal industria inguruneko erreferentziazko enpresa bihurtzea ahalbidetu duena.

Segurtasuna izan da topaketako hizpide nagusia. Urteko istripugarritasunari buruzko datuak aztertu eta emaitzak hobetzeko egin beharreko ahalegin guztiak egin behar direla nabarmendu da. Horrekin batera, egun Eragiketan nahiz Mantentze-Lanetan indarrean dauden Lean proiektuak aurkeztu dituzte. Mantentze-Lanak Hobetzeko Plana izan da jardunaldian aztertutako beste gai bat, baita kontratisten arloaren birmoldaketa ere, luze gabe aldagelak, jantokiak eta bulegoak bilduko dituen eraikin berri bat eraikitzeko asmoz.