Elorrieta-Errekamari L.H.I.I-ko ikasleek Petronorren Laborategia bisitatu dute

Elorrieta-Errekamari L.H.I.I-ko ikasleak, Miguel Ángel Sinobasekin.
Elorrieta-Errekamari L.H.I.I-ko ikasleek Petronor bisitatu dute birritan hilabete honetan, Findegiaren laborategia ezagutzeko asmoz.

Gazteek finketa eta petrolioaren kimikari buruzko hitzaldia jaso zuten eta jarrian Petronorren Laborategian izateko aukera izan zuten. Bertan, Miguel Ángel Sinobas Laborategiaren gerenteak, Nerea Mendizabal Laborategi kudeatzaileak eta Fernando Mangado Kromatografia arduradunak analisi kimikoko ekipoak erakutsi zizkieten, Findegiaren hainbat produktu, haien ezaugarriak eta erabilpenak ezagutzera emateaz gainera.