Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketarako Masterreko ikasleak, Petronorren

Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketarako Masterreko ikasleak, Findegian.
Deustuko Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketarako Masterreko ikasleek Findegia bisitatu zuten atzo, Itsas Terminalari arreta berezia emanez.

Bisita goizeko 10:00etan hasi zen Muñatoizko Jauregiko atarian, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunak fintze-prozesu konplexuari buruz eta Itsas Terminaletik garraiatzen diren produktu finduei buruz eskaini zien azalpenaz.

Jarraian, Findegiko 1-2 Kontrol Gela eta Lucero Lurmuturreko Itsas Terminala bisitatu zituzten. Bertan atrakalekuak ikusi eta Terminalaren kudeaketa dokumental eta logistikoari buruzko hain alderdiren berri jaso zuten.