Petronorrek eta Bilboko Udalak SUM 2019 mugikortasun biltzarra antolatuko dute

SUM Bilbao 2019.
Petronorrek eta Bilboko Udalak SUM Bilbao 2019 biltzarra antolatuko dute otsailaren 20an eta 21ean, Euskalduna Jauregian. Nazioarteko ekitaldia da, mugikortasunaren etorkizunari eta horrek XXI. mendeko hirietan Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko duen eraginari buruzko mundu-mailako gogoetaren buru izateko sortu dena.

40tik gora hizlari edo txostengile, -munduko hainbat eskualdetako adituak, hiri eta administrazio publiko, enpresa eta start-up, teknologi zentro zein unibertsitatetatik etorritakoak- hiriko mugikortasun-sistema iraunkorrak eraiki eta finkatzeko alderdi estrategikoez arituko dira eztabaidan, gaika egindako hiru ardatz hauen inguruan: politika publikoak, teknologia eta berrikuntza eta garatzeko aukerak.

Topaketa horren emaitza, esperientzia- eta ezagutza-trukea ez ezik, tresna programatikoa ere izango da, Bilboko Adierazpenaren bidez, gaur egungo mugikortasunaren gaineko politiken eta jardunbideen artean zubiak trazatzeko, hain zuzen, Garapen Iraunkorrerako Helburuekin eta Agenda 2030ekin bat egiten duten ereduetarantz bideratuz.

Informazio gehiago, hemen.