Soles Guía Repsol berriak Donostian banatuko dira otsailaren 25ean

Alfredo Retortillo   Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo sailburua, Juan Navarro Repsolen Komunikazio arduraduna eta   Ernesto Gasco Donostiako Turismo zinegotzia, akordioa sinatzen.
Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo sailburua, Juan Navarro Repsolen Komunikazio arduraduna eta Ernesto Gasco Donostiako Turismo zinegotzia, akordioa sinatzen.
Repsolek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, 2021 arte Soles Guía Repsol banaketa-ospakizuna Euskadin egin dadin.

Guía Repsolek 40 urteko ibilbidea ospatuko du 1979an lehen aldiz argitaratu zenetik, eta Gala batez egingo du hori, Soles Guía Repsolen banaketa egiteko. Ekitaldia Tabakaleran egingo da hurrengo otsailaren 25ean, eta Estatuko jatetxe onenak sarituko ditugu, haien lanaren eta ibilbidearen omenez.

Berrogei urte ez dira urte gutxi eta, horregatik, hain zuzen, ospakizun honetarako aukeratutako kokapena ez da kasualitatea. Donostia aukeratuz, Guía Repsolek sustraiak omendu nahi izan ditu, haren sustraiak eta sukaldaritza berriarenak, hiri honetan sortu baitzen, artean bizi-bizirik dirauten printzipioei esker: sukaldaritza tradizioak berreskuratzea, produktuen benetakotasuna, eta berrikuntza.

2019an, Guíak bere irudia berrituko du, baina hasieratik ezagun duen bikaintasunaren eta kalitatearen aldeko konpromisoaz. Etapa berri honetan, Guía Repsolek bere bertsio digital berriak aurkeztu ditu webgunean eta aplikazioetan, turismo eta gastronomiako joera berrietara egokituta. Guía Repsoleko aplikazioa parerik gabeko plataforma da merkatuan, azken joerak eskaintzen baititu edukietan eta tresna digitaletan. Gainera, Guía Repsol berriak jende eta bidaiari mota guztientzako gomendioak, planak, ibilbideak eta informazioa eskaintzen ditu.

Prentsa oharra, hemen.