Bilboko Ingeniarien Eskola Fundazioak Petronor saritu du euskal ekonomiari egindako ekarpenagatik

Enrique Amezua Ingeniaritza Eskolaren zuzendaria, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Emiliano López Atxurra Petronorren presidentea, Miren Nekane Balluerka UPV-EHUren errektorea eta Fernando Querejeta Bilboko Ingeniarien Eskola Fundazioaren presidentea.
Bilboko Ingeniarien Eskola Fundazioak Ingenia Saria eman dio Petronorri euskal ekonomiari egindako ekarpenagatik.

Emiliano López Atxurra konpainiaren zuzendariak Fernando Querejeta Fundazioaren presidentearen eskutik jaso zuen golardoa atzo, astelehenez, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ikasgela Nagusian ospatutako galaren barruan.

Ingenia Sarien epaimahaiak Petronor omendu nahi izan du golardoen X. edizioan, “konpainiaren ibilbidean eraldaketak izan duen pisuari eta sektoreko erreferentzia bihurtzeko asmoz berrikuntzaren arloan egindako etengabeko ahaleginari erreparatuz eta lidergo horrek inguruneari ekarri dizkion onura ekonomiko nahiz enpresarialak kontuan hartuz, puntako beste konpainia eta proiektu batzuk erakartzen lagundu duen heinean “.