Petronorren kontseilari delegatuaren izendapena

Petronorren Administrazio Kontseiluak José Gregorio Luque Gonzalez izendatu du gaur kontseilari delegatu. Luque Repsolen industria guneko Berrikuntza zein Digitalizazio zuzendaria izan da orain arte, eta aurretik Puertollanon Repsolek duen findegiaren zuzendari izan zen.

Horrez gainera, Administrazio Kontseiluaren baitan izendatu dute kontseilari berri Juan Antonio Carrillo de Albornoz, Repsoleko Industria-Negozio eta Trading arloko Zuzendari Exekutiboa.