Petronorrek eta Repsolek Fintzearen Plan Estrategikoari ekin diote

Juan Antonio Carrillo de Albornoz bere mintzaldian zehar.
Petronorrek eta Repsolek Fintzearen Plan Estrategikoaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte Petronor Innovacionen egoitzan, findegiko plantillako kideen aurrean.

Ekitaldian parte hartu zuten Juan Antonio Carrillo de Albornoz Repsolen Negozio Industrialetako eta Trading arloko zuzendari exekutiboak eta Fernando Alonso Fintze arloko Eragiketen zuzendari exekutiboak Konpainiaren eguneratze estrategikoa, Fintzearen Planaren ildo estrategikoak eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko moduak azaldu zituzten.

Bestalde, Francisco Egido Repsolen Plangintzako eta Fintzearen Kontroleko zuzendariak fintzearen munduaren egoera eta horren ingurune eta lehiari buruzko hitzaldi laburra eman zuen. Juan Carlos Ramírez Repsolen Programazio, Logistika eta Operadoreentzako Salmenta arloko zuzendariak ere parte hartu zuen 2019rako jarduera-ildo nagusiak azaltzeko, eta Miguel Gutiérrez Petronorren zuzendari nagusiak aurtengo helburuak zehaztu zituen.

Laburbilduz, ekitaldian, Konpainiaren helmuga berriak eta horietara iristeko moduak azaldu ziren, egungo aldaketa eta eraldaketa giroari erreparatuta eta sektoreko enpresa guztiak etorkizunaz gogoeta egitera bultzatzen dituen “trantsizio energetikoa” kontuan hartuta.