SUM Bilbao 2019 hasi da

Emiliano López Atxurra, gaur goizean.
Euskalduna Jauregian izango da, gaur eta bihar, SUM Bilbao 2019 biltzarra. Petronorrek eta Bilboko Udalak antolatutako nazioarteko ekitaldia, zeinean hiri-mugikortasun jasangarriko sistemak eraiki eta finkatzearen alde estrategikoei buruz jardungo da eta mundu osoko hirien mugikortasunaren, energiaren eta digitalizazioaren inguruko esperientziak aditzera emango dira.

Biltzarraren irekiera saioan Petronorren presidenteak, Emiliano López Atxurrak, etorkizuna orainaldian eraikitzen dela esan du, hurrengoa gaineratuz:  “karbono-aztarnaren murrizketa eta ekosistemaren iraunkortasuna dira helburua. Horiek lortzeko, gobernantza sendoa, protagonismo teknologikoa eta indar industriala behar ditugu, hau da, Europaren lidergoa”.

López Atxurraren hitzetan hiriak izango dira trantsizio energetikoaren protagonista nagusi:  “hiria da deskarbonizatzeko politikaren neurria ematen digun ekosistema. Energia eta mugikortasuna giltzarrizko bektoreak izan dira hirien bilakaeran, eta halakoxeak izaten jarraituko dute. Orain inoiz baino gehiago”.

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ere parte hartu dute irekiera ekitaldi honetan eta bertan Euskadik eta Bilbok, hurrenez hurren, hiri-mugikortasun jasangarriaren alde duten konpromisoa azaldu dute.

Emiliano López Atxurraren hitzaldi osoa, hemen.

El Correoko gehigarria SUM Bilbaori buruz, hemen.