TB eta Irratiek Konbertsio Unitatearen Etenaldia bisitatu dute

TB eta irratiko kazetariak, Petronorren.
TB eta irratiko kazetariak, Petronorren.
Irrati zein telebistako kazetariek Petronor bisitatu dute Konbertsio Unitatearen Etenaldia gertutik ezagutzeko.

Behin BBE-ekin (Banakako Babes Ekipoekin) jantziak, eta Ángel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari, ibilbideari hasiera eman diote 1. Plantaren aurrean dagoen behatoki berrian. Bertan, Iñaki Sendin Segurtasun kudeatzaileak Etenaldia zertan datzan, hartutako segurtasun neurriak eta dituen helburu nagusiak ezagutarazi dizkie. Ondoren, Etenaldi gunea gertutik ikusi dute.

Eskatutako informazio eta adierazpenak jasotzeaz gainera, instalazio barruetan grabatzeko aukera izan dute.