FCC abian jarri aurreko lanak

Gaur martxoak 25eko arratsaldetik aurrera FCC unitatea abiarazi aurreko lanei ekingo zaie. Soinu-mailan erasan dezakete, baina zarata gutxitzeko neurri posible guztiak ezarri dira.

Lanok dirauten artean zarata kontrolatuko da jatorrian zein kanpoaldean, batik bat gauez, baimendutako tarteetan eragina ahalik eta txikiena izan dadin bermatzeko.