Gallarta-Gallarta X. Ibilaldi Zikloturistikoan izena emateko epea zabalik

Gallarta-Gallarta X. Ibilaldi Zikloturistikoaren kartela.
Abanto Zierbena Muskiz Txirrindulari Elkarteak datorren apirilaren 7an izango den Gallarta-Gallarta X. Ibilaldi Zikloturistikoan izena emateko epea zabaldu du. Froga, aurten ere, Petronorren babesa dauka.

97 kilometroko martxa goizeko 9:00etan hasiko da Gallartako (Abanto-Zierbena) institututik eta hurrengo ibilbidea jarraituko du: La Arena, Muskiz, Sopuerta, Humaran, Sodupe, Okondo, Menagarai, Artzeniega, Gordexola, Sodupe eta Humaran berriro ere, Galdames, Muskiz eta ondoren Putxetatik pasatuko da, Gallartara bueltatu arte.

Ibilaldian parte hartu ahal izango du 16 urtetik gorako eta Federazio Baimena indarrean duen edozein pertsonak. Lizentzia indarrean ez dutenek eguneko lizentzia hartu dezakete martxan parte ahal izateko. Izen ematea aldez aurretik egin daiteke, apirilaren 1era arte, gallartacicloturista.blogspot.com.es webgunean, edo bestela egun horretan bertan, Dolores Ibarruri Institutuan, goizeko 7:30etatik aurrera eta ibilaldia hasi baino 30 minutu lehenagora arte. Aurten, berritasun moduan, webgunearen bidez izena ematen duen txirrindulariak hobaria izango du.

Informazio gehiago izan eta izena eman, hemen.