Repsolek 2.341 milioi irabazi ditu 2018an, zortzi urtetako emaitzarik onena lortuz

Repsolek 2.341 milioi euroko mozkina izan du 2018an, aurreko urtekoa baino % 10,4 handiagoa. Zortzi urtetako emaitzarik onenak dira.

Repsolek % 11,8 hobetu du ustiapen arloko emaitza eta partaidetutako enpresen ekarpen handiagoaz ere profitatu da. Konpainiak Venezuelan egindako ezohiko horniduren (1.159 milioiko onbideratzeak) gainetik hobetu du iazko mozkina, eta gainera, zor garbia % 45 murriztea lortu du, 3.439 milioitaraino, Balore-Merkatuaren Batzorde Nazionalaren arabera (CNMV).

Repsolen negozio-kopuru garbia % 19,7 ere gehitu da, 49.873 milioi eurotaraino. Horrela, petrolio-konpainia da Estatuan gehien fakturatzen duena.

Gainera, konpainiaren EBITDA 7.513 milioi eurotaraino igo da, aurreko ekitaldian izandako 6.723 milioiko EBITDA % 12 gehituz.